43 urte uhin libreetan Eguzki Irratia 43 años en las ondas libres 107.0 FM Pamplona / Iruñea 91.0 FM Iruñerrian ¡Hazte Eguzkide! Eguzkide izan!

En directo
Zuzenean

08.11.2026

AZAROAREN 11´n PROGRAMAZIO BEREZIA EGUZKI IRRATIAN.

Datorren azaroaren 11´rako etxebizitza eskubidearen alde deitutako greba orokorra dela eta, mota honetako lanuzteetan ohi duen bezala, Eguzki irratiak programazio berezia eskainiko du. Egun osoan zehar, Iruñerrian, Euskal Herrian eta estatuko gainerako lekuetan gertatzen denaren berri emango da, horixe izango baita aldarrikapenari egingo diogun gure ekarpen berezia.

Hala, goizeko 8´etatik eguerdiko 2´ak arte (14:00), orduro albistegiak egingo dira gizarte-eragileen iritziak ezagutarazteko eta kalean eguna nola doan azaltzeko.

Bestalde, entzuleek 948 22 07 58 telefonoa, 645 44 24 20 WhatsAppa edo irratiaren sare sozialetako kontuak izango dituzte eskura, egokitzat jotzen dituzten ekarpenak egiteko.

Dakizuenez, Eguzki irratiak, Iruñeko irrati libreak, FM´ko 107an emititzen du Iruñerako, FM´ko 91n eskualderako, eta mundu osoarentzat webgune honen bidez: http://www.eguzki.eus/.