
10.03.2026
Xoroen Mintzoa 03. Mirenen Mintzoa.
Gainditutako muga planetario baten inguruan hitzegin genuen. Agente berri bezala ezagutzen diren mikroplastikoak, aditiboak, pestizidak eta beste batzuk sortu ditu antropozenoak. Gaur hoiek Lurraren txoko guztietara iritsi dira baita gure gorputz eta zelulen barrura ere.
Horretaz mintzatu gara Miren Cajaraville Bereziartuarekin, bera EHU zelulen biologia katedraduna da.
On egin! Eta zaindu irensten duzun hori!!! ;-)


