PASEALEKU BUELTAN DA

Heldu den irailaren 4´ean itzuliko da Pasealeku, Eguzki Irratiaren eguneroko gaurkotasun magazina. Magazinaren hamahirugarren denboraldia izango da aurtengoa.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 10´etatik 11´etara zuzenean eta arratsaldeko 5´etatik 6´etara zein gaueko 11´etatik 12´etara errepikapenean.

Pasealekurekin hasiko da, irailean, Eguzki Irratiaren denboraldi-aurrea. Formatu berezia izanen du eta tokiko, Euskal Herriko eta nazioarteko informazioa birpasatuko du. Era berean, hurrengo kurtsoaren gizarte eta politika arloko gakoak aztertuko ditu hainbat elkarrizketen bitartez.

Bestalde, denboraldiari hasiera ofiziala urrian emango zaio, orduan hasiko delarik programazio berria emititzen. Dakizuen bezala, Eguzki Irratiak FM 107an emititzen du Iruñean, eta FM 91n Iruñerrian. Internet bidez ere entzun daiteke www.eguzki.eus webgunean.