Nafarroako gobernuak deitutako irrati lizentzia berrien lehiaketaren  inguruan.

Nafarroako gobernuak deitutako irrati lizentzia berrien lehiaketaren inguruan.

Pasa den martxoaren 4ean, Nafarroako gobernuak, irrati lizentzien lehiaketa berria iragarri zuen. Eguzki irratitik hurrengoa esan nahi dugu.

 

1-Lehiaketa honetan, Iruñerako lizentzia bat eskeintzen da. Lizentzia hau, 2017an deitutako lehiaketaren barne zegoen, irabazi-asmorik gabeko erkundeentzat gordeta alegia.  Albiste ona izan zen irratiarentzat, hamarkadetako diskriminazio, ostrazismo eta  alegaltsaunarekin bukatzen bait zen irrati libre zein komunitario izan nahi dugunontzat.

 

2-Ondoren, Iruñerako irrati komunitarioentzat bideratuta zegoen lehiaketa hura bertan behera utzi zuen Nafarroako gobernuak, Eusko Media S.L. entitate pribatuaren errekurtsoa onetsiz. Etsipenez jaso genuen albiste hori, gure ustez, frekuentzia hori, irabazteko asmorik ez duen irrati batentzat bideratu zitekelako. Nafarroako gobernuak ez zuen borondate politikorik izan aurrera eramateko.

 

3-Pasa den martxoaren 4ean, nafar gobernuak, Iruñerako lizentzia lehiaketa iragarri zuen berriz ere, baina kasu honetan irrati komertzialentzat bideratua. Aurreko gobernuak bezala jokatzea suposatzen du honek, Eguzki irratia bezalako irratiek, baldintza duin eta berdintasunean oinarrituta erregulaziorako dituzten arazoak ez konpontzea alegia. “Aldaketaren gobernua” izena erabiltzen duen gobernuaren erabaki hau ez dugu ulertzen, ezta ze interes mota ezkutatzen dituen.

 

Zentzu horretan berriz adierazi nahi dugu, Europan, irrati komunitarioek, irabazi-asmorik gabe emititzeko lizentziak dituztela orain dela hamarkada dexente eta estatu espainolean baita, holako erregulazio kasuren bat aurki dezakegula. Bestalde, azken 40 urte hauetan, asko izan dira irrati komertzialentzat egondako lehiaketak; gure sektorean berriz, bat ere ez(Hirugarren sektorea).

 

Lizentzia hau, irrati ez komertzial batentzat zuzendu daitekela azpimarratu nahi dugu berriz ere. 2010. urteko Ikus-Entzunezko komunikazioari buruzko lege orokorra indarrean sartu baino lehenago izandako lehiaketa batetik berreskuratu zen lizentzia hau eta zentzu honetan aurrekariak daude. Estatu gobernuak, lizentzia hauen inguruan, Diputatuen Kongresuan erantzundako galderetan adierazi du, irabazteko asmorik ez duten zerbitzu komunitarioentzat bideratu daitezkela lizentzia hauek, beti ere 2010. urteko legea indarrean sartu baino lehenagoak badira.

 

Laburbilduz, egungo nafar gobernuak ez dio irtenbiderik bilatu nahi izan diskriminazio arazo historiko honi, adierazpen askatasunan eta komunikabideen aniztasun faltan eragina duen arazoa. Madriletik ez dira sektore honentzat lizentziak iritsiko eta arazo honen konponbidean nafar gobernuak zituen eta dituen baliabideak ez ditu erabili aurrerapausoak emateko.

 

Eguzki irratiak, 36 urte darama nafar dialean eta gure emisioen onespen eta erregulazioaren alde lanean jarraituko dugu, betidanik egin dugun modu berean: gure proiektu komunikatiboa bultzatuz eta beste komunikabideetan tokirik ez duten pertsona zein kolektiboei ahotsa emanez, hedabideen demokratizazioa eta adierazpen askatasuna bermatuz

Play
Gustatu bazaizu, zabaldu...