Muffin Beltzak 2014-12-19: Maratoia

Eguzki Irratiak 24 orduko programazio jarraituarekin egindako maratoiaren baitan, ekarpena egin dugu Muffin Beltzak-eko kideok. Gaurkoan, gabon giroan sartuta gaudela baliatuz, munduko hainbat txokotara egin dugu salto, han-hemenka gabonak edo bestelako ospakizunak nola ospatzen diren ezagutzeko. Ximus ere gurean izan da, eta baita Alejandria-Woodstock-Jarautako lagunak ere. Guzti-guztia helburu jakin batekin, Eguzki Irratia irrati libre eta independiente izan dezan laguntzea. Beraz, badakizu, egin zaitez Eguzkide!

Reproducir