Muffin Beltzak 2014-11-27: AEB, beltzak, Ferguson…

460_0___30_0_0_0_0_0_blackpower_1Fergusoneko gertakariengatik AEBak albiste diren honetan, herrialde horretara jauzia egin dugu gaurko saioan. Populazio afroamerikarraren eskubideen aldeko mugimenduaren historiara hurbildu gara horretarako, borroka horretan ikonikoak izan diren bost kanten bitartez. Gero, 1969an hainbat ikasle zurik estatuaren aurka jotzeko osatu zuten The Weather Underground talde armatuaren historia ezagutu dugu, Hedoi Etxarteren eskutik. Azkenik, Oier Aranzabalekin mintzatu gara, New Yorken egindako egonaldiaren nondik norakoak kontatzeko. Gozatu Muffin Beltzak!

Reproducir