Eguzki Irratia, Iruñean FM-ko 107an, Iruñerrian 91an eta gainontzeko munduarentzat www.eguzki.eus-en emititzen duen Iruñeko irrati librea, irratsaio bereziak egingo ditu zuzenean Lakuntzatik, Hatortxu rockeko 20.edizioaren harira.
Irratsaioak, uztailak 26 asteazkenean hasiko dira eta uztailak 29 larunbatera arte iraungo dute, arratsaldeko 4etatik aurrera. Bertan, jaialdiaren kronikak, antolatzaileei eta parte hartzaileei elkarrizketak izango dira besteak beste.
Irratsaioak gaueko 11etan errepikatuko dira eta Eguzki irratiko webgunean eskuragai egongo dira: www.eguzki.eus.
Eguzki irratia Hatortxurekin bat.