GAGARINEN ESKAFANDRA isiltasuna

Hiztegian bilatuz gero, hotsik edo soinurik eza aurkituko duzu; ezer entzuten ez den

toki baten egoera. Baina gauza asko entzuten dira. Irratian soinuak adina garrantzi

dauka, hemen isilpean egoteak urduritzen bagaitu ere.

Ez du zertan huts izan, ezta estatiko ere. Edonora laguntzen gaitu edo ez dugu inolaz

ere topatzen.

Askotan ezer ez esatean hitzez baino gehiago esaten dela diote.”Solo los tontos creen

que el silencio es un vacío. No esta vacío nunca. Y a veces la mejor manera de

comunicarse es callando” Eduardo Galeano.

Gorroto dugu apurtzen digutenean. Eta apurtzen dugu, gorrotatzen dugunean.

Desiragarria izan daiteke, eta dastatzen atsegina. Ahotsaren urraketa da askotan,

inposatua, eta orduan, zaratatsua. Eta zarataren ostean atzematen da gehien.

Ez da mutuaren ahotsa, ez gorraren doinua.

Bakardadearekin lotzen da, baina konpainian ere maiz entzun egiten da, elurra egiten

duenean.

Reproducir