GAGARINEN ESKAFANDRA. gorputza

Beste gorputz baten baitan sortzen gara

Baina gorputzaz aritzeko ahotsa baino ez dut eta Margaret Atwood-ek dioen bezala “gorputza ez da hitza: ez du gezurrik esaten, egiarik ere ez.”

Herren samar ibiliko gara, orduan. Hitza ez bada, espazioa da, pertsona bezain leku, munduarekin harremantzen gaituen presentzia soziala.

Gorputzak irudikatzen ditugu, adierazi, zizelkatu, idealizatu

Isildutakoaren oihua da, oihuaren isiltasuna.

Kunetek betetzen dituztenak dira, orbanak eta laztanak

Guztiz osatzen ez diren puzzleak

Sinbolismoz betetako manikiak, objektuak eta subjektuak dira.

Ekimena amaitu arteko taupadadun hilotza

Minaren ibilgailu eta gaitz guztien garraio

Eta bizitza baten kartografia

Hezurrak eta haragia, azken batean, eta desioa.

 

Reproducir