GAGARINEN ESKAFANDRA. Bihotza.

Jar ezazu belarria ondokoaren bularrean. Bi soinu adituko dituzu, elkarren jarraian, bizitzaren seinale. Bi soinu sakon eta indartsu. Bi hots. Bi hotz.

Bizitzaren emalea da bihotza zentzu literalean. Zentzu figuratuan, edozein pertsona, herri edo dena delakoaren arima, epizentroa, nukleoa. Ez da harritzekoa beraz, bihotza, mota guztietako adierazpen literario eta musikaletan etengabe izatea presente, metafora etengabean. Bihotza, maitasunaren euskarri, kasurako.

“Izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza”, idatzi zuen behin Xalbadorrek, Urepeleko artzainak. Hizkuntza bihotza bada, astindu dezagun gaurkoan ere, eta taupada berri bat eman. Gaur, Gagarinen Eskafandran, bihotza.

Reproducir