EGUZKI IRRATIAREN UDALDIKO PROGRAMAZIOA ABIAN.

EGUZKI IRRATIAREN UDALDIKO PROGRAMAZIOA ABIAN.

Datorren ekainaren 17an, Iruñeko Eguzki irrati librearen udako programazioa hasiko da eta ohikoa denez, urtaro honetan ere uhinetaz gozatzeko programazio berezia prestatu du gehien berotzen duen irratiak.

 

Programazio hau estilo eta eduki anitzez osatutako 15 irratsaioen selekzioa da, hauetatik 11 Eguzki irratian bertan ekoiztuak eta 3 Euskal Herriko irrati ezberdinek osatzen duten Arrosa sarekoak. Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik arratsaldeko 3tara eta arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte egongo dira entzungai.

 

Dakizuenez, Eguzki irratiak, FM-ko 107an emititzen du Iruñean eta FM-ko 91an Iruñerrian, eta internet bitartez www.eguzki.eus helbidean entzun daiteke. Bertan, gure programazioa ikus dezakezue.

 

 

Finantzazioari dagokionez, proiektua bermatzeko ezin hobea izango litzateken 500 eguzkide kopurura hurbildu gabe jarraitzen dugu, eta horrek gure etorkizuna baldintzatzen du. Horregatik, eguzkide egiteko deia luzatzen dizuegu beste behin ere, www.eguzki.eus helbidean sartuz eta kupoia betez.

 

Bestalde, irratiak eskeintzen dituen esparru desberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: lokuzioa, teknika, teknologia berriak edo ideiak proposatuz. Zuen proposamenak helbide  honetara bidaltzea bezain erraza da: eguzki@eguzki.eus.

 

Bukatzeko, irailan zuzeneko emisoetara itzuliko garela oroitarazi nahi dizuegu, “Pasealeku” magazinarekin, eta urrian, denboraldi berriari hasiera emango diogu energiak  indarberrituta. Besterik gabe, udaz gozatu, oporrak eta festak disfrutatu, beti ere Eguzki irratiaren konpainian.