EGUZKI IRRATIAREN UDAKO PROGRAMAZIOA ABIAN.

EGUZKI IRRATIAREN UDAKO PROGRAMAZIOA ABIAN.

Datorren ekainaren 18an, Iruñeko Eguzki irrati librearen udako programazioa hasiko da eta ohikoa denez, uhinetaz gozatzeko programazio berezia prestatu du gehien berotzen duen irratiak.

 

Estilo eta eduki anitzez osatutako 15 irratsaio, 9 Eguzki irratian bertan ekoiztuak eta beste 6ak Euskal Herriko irrati ezberdinek osatzen duten Arrosa sarekoak. Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik arratsaldeko 3tara eta arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte egongo dira entzungai.

 

Dakizuenez, Eguzki irratiak, FM-ko 107an emititzen du Iruñean eta FM-ko 91an Iruñerrian, eta internet bitartez www.eguzki.eus helbidean entzun daiteke. Bertan, gure programazioa ikus dezakezue.

 

Bestalde, ikasturte honetako balorazioa oso ona da beste behin ere. Besteak beste,“Pasealeku”-k, gure gaurkotasuneko magazinak, bere iraupena bikoiztu egin du kurtso honetan, edukiak nabarmenki haundituz. Azpimarratzekoa ere, urtean zehar egindako irratsaio bereziak: gure urteurrenarekin batera koinziditzen duen 24 orduko maratoiaMartxoak 8ko greban egindako jarraipen berezia, Alde Zaharreko eguneko irratsaioa edota “Alternatiben herria”-n egindakoa.

 

Finantzazioari dagokionez, proiektua bermatzeko ezin hobea izango litzateken 500 eguzkide kopurura hurbildu gabe jarraitzen dugu, eta horrek gure etorkizuna baldintzatzen du. Horregatik, eguzkide egiteko deia luzatzen dizuegu beste behin ere, www.eguzki.eus helbidean sartuz eta kupoia betez.

 

Bestalde, irratiak eskeintzen dituen esparru desberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: lokuzioa, teknika, teknologia berriak edo ideiak proposatuz. Zuen proposamenak helbide  honetara bidaltzea bezain erraza da: eguzki@eguzki.eus.

 

Bukatzeko, irailan zuzeneko emisoetara itzuliko garela oroitarazi nahi dizuegu, “Pasealeku” magazinarekin, eta urrian, denboraldi berriari hasiera emango diogu energiak  indarberrituta. Besterik gabe, udaz gozatu, oporrak eta festak disfrutatu, beti ere Eguzki irratiaren konpainian.

 

 

 

Gustatu bazaizu, zabaldu...Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter
Email this to someone
email
Share on Google+
Google+