Herriekide 21

Aingeru Tabar ezagutu dugu gaur. Hamarkadak daramatza nekazaritza ikuspuntu ekologikotik lantzen eta naturaz, lurraz, ilargiaz… solastu gara. Honen ondoren, Oihane Sánchezek bere azken liburua aurkeztu digu: “Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko/baterako espekulazioak”

Reproducir

Herriekide 20

20. saioa! Ibil Bedi taldeak azken diska aurkeztu digu: Beltxarga Beltza. Haien musikaz, sormen prozesuaz eta beste gai askotaz solasteko aukera izan dugu. Amaitzeko, Josune Aranburuk bere erretiroaz hitz egin digu

Reproducir

Herriekide 19

Adriana ezagutu dugu gaur, fisioterapeuta eta eski irakaslea. Ondoren, Mikel (IG: @mikeltristan) diseinatzaile grafikoarekin solastu gara.

Reproducir

Herriekide 18

Imanol Satrustegi ezagutu dugu, Nafarroako frankismo amaiera eta trantsizio hasierako ezker irautzaileari buruzko doktoretza egin berri duen historialaria. Ondoren, Begoña Zestaok HelpNa elkartean egiten duten lanaz hitz egin digu.

Reproducir

Herriekide 17

Gaurkoan, Amaia Govillarek, gure Mendukiloko lagunak, duela gutxi aurkitutako espezieari buruz hitz egin digu. Honen ondoren, Lorea eta Junek euren Art5 proiektua erakutsi digute.

Reproducir

Herriekide 16

Gaurkoan, Ainize Madariaga kazetaria eta Irandatz Aurkenerena irakaslea izan ditugu Herriekiden, gure aniztasun uhinetan.

Reproducir

Herriekide 15

Yasmine Khris Maansri ezagutu dugu gaur, Marseillatik Euskal Herrira etorritako kazetari eta itzultzailea. Ondoren, Fidel Etxeberria bideogilearekin solastu gara.

Reproducir

Herriekide 13

Gaurko saioan, Iker Lauroba musikaria ezagutu dugu (Lauroban, Izarorekin eta bakarka aritua). Gainer, Igaratz Mongerekin egon gara, Madrilen bizi den eta LED instalazioak diseinatzen dituen ilustratzaile eta sortzailea.

Reproducir

Herriekide 12

Gaurkoan, bi herriekide izan ditugu gurekin: Ilargi eta Elur. Ilargi, biokimikan lizentziatua, grafenoaren munduan aritzen da lan eta ikerkutzan eta bere mundura hurbildu gaitu. Elurrek, Artetako Museo Etnografikoari buruz hitz egin digu, bere aitak (Joxe Ulibarrena) nola sortu zuen eta gaur egun egiten dutena azalduz. Amaitzeko, azken minutuetan, Josunek Joseba Sarrionandiaren poema bat irakurri digu.

Reproducir