2015-6-11 KARRIKIRI TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Iruñerriko euskaldunontzat KARRIKIRI erreferente bat da. Javier karrikan dagoen denda txiki horretatik urte asko daramatzate euskara sendotzen, bultzatzen eta zabaltzen. Haien lana, zerbitzuak eta ekimenak ezagutu ditugu. Gainera, “Oihu Isila” atala eta Euskal Agenda ere gure gaurko saioan. Gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

2015-6-4 ZABALDI TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Nabarreriako bihotzean elkartasunaren etxea daukagu. ZABALDI nola sortu, zergatik, egindako bidea eta egiten ari diren lana azaldu dizkigute. Jarrai dezatela urte asko elkartasuna zabaltzen!!. Gainera, gure baitan daukagun pentsamentu kritikoa “Oihu isila” atalean eta euskal agenda. Gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

2015-05-21 MINTZAKIDE egitasmoa TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Askotan, euskaraz hitz egiteko tokiak sortu behar dira gure hizkuntza erabili ahal izateko. Urteak dira MINTZAKIDEk toki hauek sortzen dituela, euskara ikasten dutenak eta dakitenak harremetan jarriz. Elkarrizketaz gain, “Oihu isila” atalan asteko hausnarketa entzungai eta asteburuko Euskal Agenda. Ondo ibili, desobedientzia eta gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA  

Reproducir

2015-05-14 GORA IRUÑEA TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Jai herrikoiak, partehartzaileak, parekideak eta euskaldunen alde lan egiten duen plataforma bat da GORA IRUÑEA. Haiek egindako lana, asmoak eta nahiak azaldu dizkigute. Gainera, gure baitan daukagun ahots kritiko hori entzungai “Oihu isila” atalean eta Euskal Agenda. Gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA!!!  

Reproducir

2015-05-7 KALEKALDE TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Euskal Jai gaztetxea suntsitu zutenetik Iruñeko gazteek hausnarketa, borroka eta autogestioari ekiteko espaziorik ez dute. KALEKALDEk bi urte daramatza leku hori betetzen. Haien esperientziak, asmoak eta nahiak ezagutu ditugu. Astero bezala, “Oihu isila” eta Euskal Agenda. Ongi etorri GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRERA

Reproducir

2015-04-30 MIRENTXIN GIDARIAK TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Presoen senide eta lagunak kartzeletara eramateko, astero milaka kilometro egiten dituzte MIRENTXIN GIDARIEK. Elkartasunaren bidaien antolamendua eta sentimenduak azaldu dizkigute. “Ohiu isila” atalari ekin diogu gure baitan ahots kritiko hori entzuteko eta ipuin erotiko batekin amaitu dugu saioa. Gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA!!!

Reproducir

2015-04-16 VESARTE arte mugimendua TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Kalitatezko artea tartekari politiko eta pribatuei uko eginez eskaintzen digu VESARTE arte mugimenduak. “Artea kalean dago, kultura kalean dago” lelopean gure estudiotik pasatu dira haiek egindako lana azaltzeko. Beti bezala, “Oihu isila” atala eta Euskal Agendari ere ekin diogu. Gogoratu euskara dela GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA          

Reproducir

2015-4-9 JO ALA JO kultur elkartea TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Gaurko saioan Baztanera joan gara JO ALA JO kultur elkartea ezagutzeko. Dantzak eta euskal ihauteriak berreskuratu eta eguneratu dituzte. Gainera, “kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela, jo dela…” abestuz, Baztango sagardogintza ere berreskuratu dute. Hau eta “Oihu isila” atala gaurko saioan. Gogoratu euskara dela gure … Leer más

Reproducir