2015-12-03 Mugikortasun urriko pertsona baten bidaiak TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Aulki gurpiduna ez da zamarik izan behar, gauza aunitz egiteko tresna baizik. Horrela dio Carmenek, bidaiari amorratua. Bere bidaiak nola prestatu, nola gozatu, gertatzen diren bitxikeriak…azaldu dizkigu. Gainera, S. Frantzisko eskolako haurrak, “Oihu isila” eta “Euskal Agenda” atalak. Gogoratu, euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA.

Reproducir

2015-11-19 PIKLER metodoa TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Emmi PIKLERek, haur txikien hazkuntza eta garapenaren alorretan egindako aurkikuntzei esker, giza-zientziak betiko aldatu zituen. Bere ideiak zabaldu eta garatu egin dira, Euskal Herrira iritsiz. Gaur, ideia horiek ezagutu ditugu. Gainera, S. Frantziako eskolako haurrek atal beri bati ekin diote, “Oihu isila” eta “Euskal Agenda”. Gogoratu euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

2015-11-12 KLOWNaren mundua TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Sudur gorria jarri, jendarteko arrazoia alde batera utzi eta KLOWNaren mundua agertzen da. Denok dugu gure baitan gure KLOWN. Nola bilatu, bere ezaugarriak eta askoz gehiago gure gaurko saioan. Gainera, betiko atalak: “Euskaldunberriaren txokoa”, “Ohiu isila” eta “Euskal Agenda”. Gogoratu euskara del gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

5-11-2015 ULTZAMAKO PARKE MIKOLOGIKOA TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Euskal Herrian mendira joan eta ziza bilketa egitea ohitura da. Onddoa udazkeneko urrea da eta jendeak neurrigabeko bilketak egiten ditu. Arazo honi aurre egiteko Ultzaman PARKE MIKOLOGIKOA sortu zuten, bilketa hauek araupetuz. Parkeak egiten duen lana, eskainitako zerbitzuak eta zizak biltzeko aholkuak azaldu dizkigute. Gainera, betiko atalak: “Euskaldunberriaren txokoa”, “Oihu isila” eta “Euskal Agenda”. Gogoratu … Leer más

Reproducir

2015-10-29 TXANTREAKO HERRI HARRESI mugimendua TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Azken boladan, Euskal Herriko toki askotan harresi batzuk eraikitzen ari dira, kolorez eta maitasunaz osatutako harresiak. Mugimendu hau Iruñeko hainbat auzotara iritsi da, laranja kolorea nonahi agertuz. Gaur, TXANTREAKO HERRI HARRESI mugimenduak gurekin bat egin du. Gainera, “Euskaldunberriaren txokoa”, “Oihu isila” eta “Euskal agenda”. Gogoratu euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA.

Reproducir

2015-10-22 IBILI elkarteak TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Urteak dira IBILI elkarteak mugikortasun urriko pertsonen alde lan egiten duela, haientzako aukera gehiago sortuz eta haien eskubideak defendatuz. Gaur bere ibilbidea, asmoak eta nahiak ezagutu ditugu. Gainera, betiko atalak “Euskaldunberriaren txokoa”, “Oihu isila” eta “Euskal Agenda”. Gogoratu euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

2015-10-15 AUZOENEA TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Alde zaharreko Aldapa kaletik auzora eta herritik herriarentzat, horrela egiten du lan AUZOENEAk. Urteak dira proiektu komunitario honek lan egiten duela pertsonen arteko harremanak ezberdizak izan daitezen. Gainera, gure betiko atalak: “Euskaldunberriaren txokoa”, “Oihu isila” eta “Euskal Agenda”. Gogoratu euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA

Reproducir

2015-10-08 TTEK ELEKTROTXARANGA TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

Gasteizetik mundura herriko jaiak animatzen. Horrela dabiltza TTEK ELEKTROTXARANGAko kideak. Orain, uda amaituta, atseden hartzeko eta erronka berriak asmatzeko garaia da. Hau eta askoz gehiago azaldu digute gure saioan. Gainera, betiko atalak, “Oihu isila”, “Euskal Agenda” eta atal berri bat… “Euskaldunberriaren txokoa”. Gogoratu euskara dela gure TERRITORIO LIBRE BAKARRA.

Reproducir