Muffin Beltzak 2015-03-05: Partizan Bidaiak

Bidaiak egiteko era ezberdinak maite ditugu Muffin Beltzak-en. Hori du helburu, hain zuzen ere, Partizan Bidaiak agentzia independenteak. Europako herrien bihotzetara egiten dute jauzi, bertako herritarren ikuspegitik eta esperientziatik ezagutzeko. Eskozia, Irlanda, Bretaña, Korsika edo Okzitania dira destinu horietako batzuk. Agentziako kide den Arturoren eskutik ezagutu dugu bidaiatzeko modu berezi hau. Eta AWJ-ko ximun laguna ere … Leer más

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-02-26: Txile

Munduko herrialderik luzeena da Txile, Iparretik Hegora 4000km baino gehiago dituelako. Eta gaurkoan gure lagun Jonek Valparaíson egindako egonaldia aprobetxatu dugu herrialde honen inguruan luze eta zabal aritzeko. Santiago eta Valparaíso, musika eta politika, ikasle mugimendua eta Allende… izan dugu hizpide beste askoren artean. Gertuko Historia konprenitzeko ere, Jonek “La Batalla de Chile” eta “El diálogo de América … Leer más

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-02-19: Txina

Munduko herrialderik populatuena izanagatik, ezezaguna zaigu Txina eta txinatarren bizimodu eta ohiturak. Ezjakintasuna apur bat murriztearren, haraino egin dugu jauzi gaurkoan. Batetik, Patxi Suarez Qiao-Zubia elkarteko kidearekin mintzatu gara, urte berri txinatarraren aitzakitan. Bestetik, hiru urtez Suzhou hirian bizi eta lanean izandako Luis Izkietak bisitatu gaitu, bertako bizimoduaren berri emateko. Txina mokaduka jango zenukela? Gozatu … Leer más

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-02-12: Tanzania

Tanzaniaraino. Haraxe egin dugu salto gaurko irratsaioan. Bidaikide ederra ere izan dugu, Mundi laguna. Bere eskutik ezagutu ditugu herrialdeko mendi garaienak —Klimanjaro ospetsua, tartean—, era guztietako animaliek zapaldutako paisai ederrak, Zanzibarko hondartza paradisiakoak eta bertako jende jator eta beso zabalekoa. Plazerra izan da Afrikako txoko hau ezagutzea! On egin!

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-02-05: El Salvador

Putzu erraldoian alde batetik bestera jauzi eginez, El Salvador Ertamerikako herrialde txikiraino abiatu gara gaur. Elaia lagunak bisitatu gaitu, eta bertan emandako hiru hilabeteak eta han bizitako esperientziak azaldu dizkigu. Ostean, etxe honetako AWJ irratsaioko Ximun etorri zaigu, eta Roque Dalton poeta salvadortarraz mintzatu zaigu, baita bere olerkiak errezitatu ere. Benetan programa borobila gaurkoa…on egin!

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-01-29: Grezia (II)

Duela ez hainbeste egon ginen Grezian, baina azken gertakariak bultzatuta, Mediterraneoko herri zoragarri honetara itzultzea erabaki dugu. Aurrena, eta aitzinarora salto eginez, Hodei Ruiz Odeitoteles Grezia klasikoko demokraziaz mintzatu zaigu. Bere ostean etorri da estudiora gure lagun Xare eta berarekin solastu gara, luze eta sakon, Greziako egoera politikoaz eta sozialaz. Rembetiko musika generoa ere azaldu digu, … Leer más

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-01-22: Kuba

Azken hilabeteko gertakariek Kubara begira jarri gaituzte. Aitzakiarekin, Ibaitxo lagunak bisitatu gaitu, urria aldera irlan hilabetez egindako bidaiaren nondik norakoak azaltzeko, eta bertan bizitako esperientzia gurekin partekatzeko. Era berean, Kuba eta AEBn harreman diplomatikoen berrezartzearen albisteei so egin nahi izan diegu, benetan gertatzen ari dena ulertu eta kokatzeko. Horretarako, Euskadi-Kuba elkarteko Salva izan dugu gurekin, … Leer más

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-01-15: Tex-Mex

Iepa entzule! Gaurkoan Amerikara joatea otu zaigu. AEBetan, Illinoisen bizitzen dabilen iruñear batekin (Karlos Heisenberg) mintzatu gara bertako bizimoduari buruz. Hegoaldera jota, Iosu Albizurekin hitz egin dugu. Orain Mexikoko Nuevo Leon estatuan dago, baina bost urte darama munduari birak ematen. Hori guztia noski belarriak goxatzeko musika bikainaz lagundurik. Amerika, fuck yea!

Reproducir

Muffin Beltzak 2015-01-08: 2014ko onena

2014ak utzi eta 2015ak hartu berri gaitu, eta aitzakia baliatuta, pasa den urteari errepasoa egitea erabaki dugu gaurkoan. 2014an zehar gurekin pasatako lagunen testigantzak berreskuratu eta pasa den urteko unerik eta anekdotarik interesgarrienak hautatu ditugu, zuei eskaintzeko. Datorren urtea pasa berri dena bezain oparoa izan dadin, hemen da, berriz ere, Muffin Beltzak! On egin!

Reproducir

Muffin Beltzak 2014-12-19: Maratoia

Eguzki Irratiak 24 orduko programazio jarraituarekin egindako maratoiaren baitan, ekarpena egin dugu Muffin Beltzak-eko kideok. Gaurkoan, gabon giroan sartuta gaudela baliatuz, munduko hainbat txokotara egin dugu salto, han-hemenka gabonak edo bestelako ospakizunak nola ospatzen diren ezagutzeko. Ximus ere gurean izan da, eta baita Alejandria-Woodstock-Jarautako lagunak ere. Guzti-guztia helburu jakin batekin, Eguzki Irratia irrati libre eta … Leer más

Reproducir