ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Pistolak.

Hitzak soberan daude, edo ez. Zenbat aldiz altxatu duzue eskua tabernetan pistolaren keinua eginez? Hamaika kanta, hamaika istorio, hamaika tiro. Gorde bala bat errekamaran eta piztu eguzki irratia! Si vis pacem parabellum

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Irratia.

Aste honetako gaia: Irratia. Irratiaren historia labur-labur azalduta, irrati-uhinen eragina eta garrantzia agerian uzten duten bi gertakariri buruz hitz egin dizuegu. Bata, Orson Wellsek Munduen gerra nobela irratian antzeztu zuenekoa, bestea, berriz, Peppino Impastato esatari italiarraren hilketa. Irratiari buruz kantatzen diguten hainbat abesti jarri ditugu, hala nola, Elvis Costello, The Clash eta Itoiz. Paperean idatzitakoak ere … Leer más

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Zentsura.

Aste honetan, AWJren bigarren saioan, zentsura izan dugu hizpide. Musikan eta idatzietan egon diren zentsura kasu ezagun edo-eta bitxienak kontatu ditugu. John Lennon-en “imagine” kanta, Camilo Sesto. Negu Gorriak… Nazioarteko hitz debekatu batzuk ikusi,  Txile eta Argentinako zentsura militarretik pasa eta Espainiako eta Euskal Herriko kasu desberdinak aztertu ditugu. Gozatu eta HITZ EGIN!

Reproducir