ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Bill Haley, Elvis Presley… nork sortu zuen Rock ´n´Rollaren lehenengo kanta?

“Johnny B. Goode entzuten eta kokainazko supositorioaren laguntzarekin deskolonizazio garaiko Frantziako Tour-a irabazi zuen txirrindulariaren” istorio xelebrea kontatu digu Txarterinak 50eko hamarkadari hasiera emateko. Garaiko musika aztertu dugu apur bat. Hala nola, Pete Segeer, Rock and Rollaren lehen kantak eta euskal musikaren mugimendu berriak. Gozatu!

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Zitkala-Sa siouxtar idazlea zurien eskolan, Benny Goodmanen klarinetearen urteetan.

1930ko hamarkadan gaude. Orixeren Euskaldunak liburu mardulari nola kolpe egin hitz egin digu Aitorrek, Zitkala-Sa idazlea ezagutu dugu elearazi.org blogeko itzultzaileen laguntzarekin eta zigor-ziegetan sortutako “Agarra la bomba!” kanta entzun dugu, besteak beste[ap_hap id=”5″ preset=”dark” use_playlist_selector=”1″ active_playlist=”4″ active_item=”0″ default_volume=”0.75″ auto_play=”0″ auto_load=”0″ random_play=”0″ looping_on=”0″ use_playlist=”1″ use_thumbnails_in_playlist=”0″ auto_open_playlist=”1″ use_numbers_in_playlist=”0″ sortable_playlist_items=”0″ use_playlist_scroll=”1″ auto_open_player_in_popup=”0″ auto_update_window_data=”0″ sound_id=”Alejandria”]. Bukatzeko, Beltzak prestatu … Leer más

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. 1910-1920, Sarasate eta Gaiarre neskaz jantzita pozoblankon jo zutenekoa.

Aste honetan, Hedoi Etxarte eta Aitor Txarterinarekin batera, XX.mendeko bigarren hamarkadara egingo dugu bidaia. Pablo Sarasateri buruz eta Darwin eta Sabino Aranaren ideiek sortutako gogoetaz hitz egingo digute. Garaiko musika entzuten, Mexikoko iraultzaren geltokian tarte labur batez geldituko gara, eta gero, Lehen mundu gerrak euskaldunengan izandako eragina ikustera goaz. Alejandria-woodstock-jarauta ibilbidea egingo duen trena ateratzear … Leer más

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. XX.mende hasieran bizitakoak.

Nietzsche eta Oscar Wilde hil berri, lehenengoaren bizitzako gertaera bat kontatuko digute lagun Celosoek eta Wilden azken liburuaren zatitxo bat irakurriko dizuegu. Hurrengo hilabeteetan, Italiako erregea eta AEBtako presidentea hilko dituzte, biak ideia libertarioa zuten pistolekin… Nola ez, musikari buruz hitz egingo dugu ere. Jazzaren soinuak New Orleanseko Storyville auzoan eta bere eboluzioaz, besteak beste. … Leer más

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Denbora.

Denbora gu itxoin gabe aurrera doa. Ez dago gelditzerik. Gu behintzat ezin izan dugu gelditu eta ordu betea motz geratu zaigu. Izan ere, aste honetako edukiarekin ez da zaila ordua azkar pasatzea. Gonbidatuetako batek esan digun bezala, denbora jaungoikoa da, gustora gaudenean existentzia eza are nabarmenagoa da eta ihes egiten digu. Denboraz ariko zaizkigu, besteak … Leer más

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Begiak.

Begiei buruz kantatzera etorri zaizkigu, besteak beste, Fugazi, Eagles, Jousilouli, Wemean, Ruper, RATM eta Lurra. Musikaz gain, Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat” liburuaren pasartetxo bat eta Peruko herrixka batean kokatua dagoen Sal Montagen ipuin bat irakurri ditugu. Ximun Ergarikez eta Kata Maizegiberaz gara, eta guk ez dugu begirik itxi behar ikusteko. Zuk?

Reproducir

ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Heriotza.

Heriotzari bisita egin diogu. Bera etortzerik ez eta gu joan gatzaizkio bila. Besteak beste, Fernando Pessoa, Cesare Pavese, Joseba Sarrionandia eta Gaizka Amondarainen poema eta ipuinak irakurri ditugu. Guzti hauek heriotzari buruz hitz egiten diguten kantekin lagunduta. Ez izutu eta irratia piztu!

Reproducir