Idazle anonimoak

Irratsaio honetan izenorde baten atzean ezkutatu diren idazleen eta euren lanen inguruan hitz egin dugu. “Emaiozu maskara bat eta egia esango dizu” Oscar Wild.

Reproducir

Fikziozko lekuak

Irratsio honetan zehar koordenadarik gabeko mapari jarraituz idazleen fikziozko geografietatik ibilbidea egin dugu: Gabriel Garcia Marquezen Macondotik Ataxagaren Obabara, Txomin Agirreren Arranondotik William Faulknerren Yoknapatawphara, besteak beste. Gozatu bidean!

Reproducir

Abesti bilakatutako poesia

Musika bilakatutako literatura eta literatura den musikari buruz aritu gara gaurkoan. Musikara eraman dira poetagile handien hitzak eta musikari esker deskubritu ditugu horietariko asko. Victor Hugok esan zuen musikak hitzekin esan ezin dena eta isilik ez diharduena adierazten duela. Horregatik, poesia eta musika uztartu ditugu irratsaio honetan.

Reproducir

IDAZLEAK ETA TABERNAK

Hitz hordiez izkiriatu dituzte tabernak. Zakarrenetan, zikinenetan topatu ditugu euren aztarnak; mahai eta aulki artean euskarri sendoko nobelak, musuzapietan idatzitakoak, barran esekita lehorturiko poemak eta komunetik behera whiskyarekin batera joandakoak. Asko izan dira tabernetan idatzi dutenak, taberna horietara hurbildu gara gaur.

Reproducir

Beat Belaunaldia

Beat mugimendua XX.mende erdialdean Estatu Batuetan eman zen kultur mugimendua izan zen. Sexuak, drogak, Jazz musikak eta ekialdeko filosofiak batu zituen mugimendu horren inguruan ibilitakoak. Beat belaunaldiko izenik esanguratsuenak ditugu Jack Kerouac, Allen Ginsberg edo William Burroughs idazleak. Baina hain entzutetsuak izan ez ziren emakume poetak ere ezagutuko ditugu gaurkoan: Elise Cowen, Joanne Kyger edota … Leer más

Reproducir

2016-05-16: Gagarinen Eskafanda. Sua.

Eduardo Galeanoren “Mar de Fueguitos” poema ezagunarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Eta haren moduan, sutik sura ibili gara, kantutik kantura eta testutik testura, saltoka, alai, argitsu, baina erre gabe. Gaur, Gagarinen Eskafandran, sua.

Reproducir

2016-05-09: Gagarinen Eskafandra. Itzalak

Norberaren atzetik ibiltzen da, bereizi gabe, luzaroan. Norberaren forma eta itxura hartzen du, baina luzatzen da batzuetan, edo zapaldu. Tarteka ere desagertzen da, bakardadera kondenatuz. Itzala esaten zaio norbaiten ospe edo eraginari; itzal handiko pertsona, adibidez. Aterpe gisara ere erabiltzen da, babesleku, estalpe. Zerbaiten itzalpean, haren eraginaren pean. Beltza izaten da normalean, iluna, eta hargatik, … Leer más

Reproducir

GAGARINEN ESKAFANDRA isiltasuna

Hiztegian bilatuz gero, hotsik edo soinurik eza aurkituko duzu; ezer entzuten ez den toki baten egoera. Baina gauza asko entzuten dira. Irratian soinuak adina garrantzi dauka, hemen isilpean egoteak urduritzen bagaitu ere. Ez du zertan huts izan, ezta estatiko ere. Edonora laguntzen gaitu edo ez dugu inolaz ere topatzen. Askotan ezer ez esatean hitzez baino … Leer más

Reproducir