ALEJANDRIA-WOODSTOCK-JARAUTA. Denbora.

6a014e6089cbd5970c019aff4e0d93970d

Denbora gu itxoin gabe aurrera doa. Ez dago gelditzerik. Gu behintzat ezin izan dugu gelditu eta ordu betea motz geratu zaigu.

Izan ere, aste honetako edukiarekin ez da zaila ordua azkar pasatzea. Gonbidatuetako batek esan digun bezala, denbora jaungoikoa da, gustora gaudenean existentzia eza are nabarmenagoa da eta ihes egiten digu.

Denboraz ariko zaizkigu, besteak beste, Beti Mugan, Pink Floyd, Obabakoak, Camaron de la Isla, Pako Aristi, Tenpora,  Sam Cooke, Dooly Wilson, Jone Kortazar eta Anari.

Beraz, gelditu ezazue ordularia eta igo bolumena.

Reproducir