ALDE ZAHARREKO EGUNAREN INGURUKO PROGRAMA BEREZIA.

Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, goizeko 10:00etatik aurrera, Eguzki irratiak saio berezia egingo du Alde Zaharreko egunaren ospakizuna dela eta.

 

Denok dakigunez, alarma-egoeraren ondorioz sortutako  egoera bereziak direla eta, jardunaldi honen ospakizuna beste modu batean ospatzera eraman du. Eguzki irratiak ere, egoera hau hasi zenetik, bere programazioa aparteko eta berregokitutako baldintzetan garatzen du.

 

Horregatik, programa hau aurten ez da eginen Nabarreria plazatik bertatik. Hala ere, beti bezala, jai giroa izanen du eta bai auzotarrei zein parte hartzera animatzen diren guztiei ahotsa emanen die.

 

Bestalde, “Pasealeku” informazio magazinak datorren ikasturtean antenan jarraituko duela bermatzeko abian jarri den dohaintza ekonomikoen kanpainaren berri emateko unea izango da. Irratiko espazio honek finantziazio iturria galdu du aurtengo sanferminak etetearen ondorioz eta entzuleen laguntza behar du aurrera jarraitu ahal izateko.

 

Azkenik, programa 18:00etatik aurrera berriz emitituko dela jakinarazten dizuegu. Dakizuenez, Eguzki irratiak FMko 91. eta 107. zenbakietan emititzen du Iruñerrian eta Eguzki.eus-en bidez mundu osoan.

 

 


Gustatu bazaizu, banatu...