2016-05-09: Gagarinen Eskafandra. Itzalak

Norberaren atzetik ibiltzen da, bereizi gabe, luzaroan. Norberaren forma eta itxura hartzen du, baina luzatzen da batzuetan, edo zapaldu. Tarteka ere desagertzen da, bakardadera kondenatuz. Itzala esaten zaio norbaiten ospe edo eraginari; itzal handiko pertsona, adibidez. Aterpe gisara ere erabiltzen da, babesleku, estalpe. Zerbaiten itzalpean, haren eraginaren pean. Beltza izaten da normalean, iluna, eta hargatik, lanbrotsua, beldurgarria, misterioz betea. Itzalekin nahastu ohi dira mamuak, nahastu ispirituak eta ikarak. Iluna ei da itzala, baina itzalik ez dago, argirik ez bada. Gaur, Gagarinen Eskafandran, itzalak.

Reproducir