2016-02-12 Gagarinen Eskafandra : Ametsak

Amets bat izan zuen behin Marthin Luther Kingek. Beltzek bigarren mailako gizakiak izateari utziko ziotela amestu zuen. Oraindik ez da erabat bete, baina milaka pertsona borrokara lotzeko balio izan du. Finean, utopiek bezalaxe, ibiltzeko balio baitute ametsek. Norberak badu bere ametsa, bere desioa. Lo gaudenean, baina baita begiak zabalik ere.

Gaur, Gagarinen Eskafandran, ametsak.

Reproducir