Muffin Beltzak 2015-04-30: Denboraldiko perlak

Orain arte irratsaio eder asko egin ditugula iritzita, eta ziurrenik jende asko horiek entzun ezin izan dituela jakinda, aurtengo ikasturteko perlarik ederrenak erreskatatu eta zuei eskaintzea erabaki dugu gaurkoan. Kuba, Tanzania, Txile, Punjab eta Kanbodiako esperientziak berreskuratu ditugu, gurekin izandako Ibai, Iker, Ion, Inder eta Olaiaren eskutik. Ximus eta Ximun gure lagunak ere gurekin izan ditugu estudioan, denen arteko solasaldi ederrean. On egin!

Reproducir