Eguzki irratiak bere programazioa berrituko du.

Eguzki irratiak, Iruñerriko irrati librea eta jakingo duzuen bezala Iruñean FMko 107an eta Iruñerrian FMko 91an edo www.eguzki.eus-en bitartez mundu osorako emititzen duenak, hurrengo otsailaren 20tik aurrera bere programazioa berrituko du, 16/17 denboraldiaria bukatzeko geratzen den tarterako.

 

Zehazki, bertan egindako programa berri bat emititzen hasiko dugu, supergaitasun duten pertsonek egindako magazina izanen da, “Sin barreras” izenekoa. Zuzenean entzungai egonen da ostegunero arratsaldeko 18:00etan eta errepikapena ortziraletan goizeko 8etan entzun ahalko da.

 

Gainontzeko programazioari dagokionez, hau astelehenetik ostiralera etenik gabe izango da goizeko 8etatik 15etara eta 16etatik 24etara, asteburuetan bitarte egonen dira 11etatik 14etara eta 16etatik 22etara. Osotara 29 programa dira eduki ugari eta askotarikoak, musika estilo ezberdinetakoak barne eta euskararen presentzia garrantzitsua izanik. Zehatzago esanda 15 programa ekoizpen propioak dira eta besteak Arrosa sarea osatzen dugun Euskal Herriko beste irrati batzuk ekoiztutakoak dira.

 

 

Bestalde www.eguzki.eus web orriaren bitartez irratia zuzenean planetako edozein bazterrean entzun daitekeela, gure “podcast”ak deskargatu edo programazio berria kontsultatzeko aukera izango duzuela oroitu beharra dago.

 

Gainera gure irratitik egitasmo honekin laguntza ekonomikoa jasotzeko deialdia egiten jarraitzen dugu, oraindik ere 500 eguzkide behar ditugulako antenan jarraitzeko. Horretarako badakizue gure web orria eta 948203258 telefonoa duzuela.